Eduki nagusira joan

Etxez-etxeko zerbitzua

1. Zenbat balio du eskaera prestatzeak eta bidaltzeak?

Eskarien bidalketa kostua produktu motaren arabera zehaztuko da:

Etxetresna elektriko handiak: 9 € -ko izango da eroatea, etxetresna elektriko zaharra instalatu edo kentzea beharrezkoa bada 19 € -koa izango da. Ez ditugu GAS motako produktuen instalaziorik egiten.

Telebistak eta mikrouhinak 9 € balioko dute.

Gainerako produktuek 5,98 € balioko dute.

Bilketa EROSKI zentro batean aukeratzen baduzu, DOAKOA izango da.

2. Online zerbitzua nire etxera iristen da?

Denda fisikoak dituzten ia leku guztietara bidaltzen ditugu eskaerak. Une honetan bidalketak zure ohiko helbidera edo beste helbide batera egiten ote ditugun jakiteko, kontsultatu posta-kodea webgunearen orri nagusian.

Baliteke gaur egun helbide honek zerbitzurik ez izatea. Interesa baduzu, bidali mezu elektronikoa bezeroarentzako arreta-zerbitzura, zure zonalderako zerbitzua eskatzeko, eta zerbitzua ezarriz gero, zu izango zara horren berri duen lehena.

Gogoratu banatzaileak bezeroaren baimena behar duela zaintza pertsonala edo elektronikoa duten guneetara sartzeko. Bost minutu beharko dituzu gehienez ere atal honetako izapideak burutzeko.

3. Zein da eskaerak entregatzeko ordutegia?

Elektronikako online dendan, astelehenetik ostiralera egiten ditugu banaketak, garraiolariak deituko dizu entregatzeko ordua adosteko.

4. Zer gertatzen da eskaera berandu iristen bada?

Nahiz eta horrelakoak ekiditen saiatzen garen, batzuetan gure kontroletik at dauden gauzak gertatzen dira. Orduz kanpo iritsiko garela aurreikusten badugu, zure harremanetarako telefonora deituko dizugu, abisatzeko.

Ez baduzu deirik jaso eta eskaera ez bada eskatutako ordu-tartean iritsi, jarri harremanetan bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin eta eman arazoaren berri, edo bidali mezu elektroniko bat eta ahal bezain azkar erantzungo dizugu.

Gogoratu banatzaileak bezeroaren baimena behar duela zaintza pertsonala edo elektronikoa duten guneetara sartzeko. Bost minutu beharko dituzu gehienez ere atal honetako izapideak burutzeko.

5. Zer gertatzen da ezin banaiteke nire eskaeraren ordu-tartean egon?

Ez kezkatu. Ez bazara eskatutako ordu-tartean egongo eta aldatzeko garaiz ez bazabiltza, deitu bezeroarentzako arreta-zerbitzura, eta eman abisua, zure entrega-datuak aldatu ahal izateko.

Nolanahi ere, entrega-unean zure etxean inor ez balego, banatzaileak bueltan eramango du eskaera. Kasu horretan, jarri harremanetan bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin, eta eman arazoaren berri.

6. Eskaera ordainketa-titularrarena ez den helbide batera bidal daiteke?

Dakizunez, 3 helbide desberdin izan ditzakezu erregistratuta zure kontuan, eta nahi beste aldiz alda ditzakezu, nire EROSKI gunearen “Nire Datuak” atalean.

Eskaera egiten duzunean, helbide bat ala beste hautatzeko aukera izango duzu, eta ordaintzeko erabili den txartelaren titularrari emango zaio erosketa.

7. Eskaera beste pertsona batek har dezake?

Zuk ezin baduzu eskaera jaso, beste pertsona batek egin dezake zure ordez, baldin eta albarana sinatzen duena 18 urtetik gorako heldua bada eta zure baimena badu.

8. Doako zerbitzuak

Muntatze-taldeak dagokion tresna martxan jarriko du doan, ongi funtzionatzen duela egiaztatzeko, lehendik dagoen instalazioak halakorik egiten uzten badu eta ez bada beste profesional baten (iturgina, elektrikaria, gas-teknikaria. sukaldeko altzariak muntatzea eta abar) lanik behar.

* Fabrikatzaileak emandako kablearekin sare elektrikora konektatu daitekeenean.

* GARBIKETA: ur-hartunera eta isurgunera konektatzea, fabrikatzaileak emandako mahuka nahikoa denean.

* GARBIKETA/HOTZA: goiko estalkia kentzea, aingura kentzea eta gailua berdintzea.

* SUKALDEA: erositako plaka, labea eta aginteak muntatzea. Baldin eta ordeztu beharreko gailua kendu edo euskarriak, konexio-blokeak edo ziri osagarriak jarri behar ez direnean.

Muntatze-taldeak ez du lanik egingo, baldin eta gremioek edo behar bezala ziurtatutako instalatzaileek lanen bat egin behar badute:

* Produktua panel batean integratzea edo sartzea.

* Lehorgailuen lurruntzeko hodiak konektatzea.

* Granitozko eta marmolezko sukalde-gainean sartzeko hutsuneak egokitzea.

* Modelo desberdinetako plakak eta labeak bateragarri egitea.

* Laguntza-zerbitzu teknikoaren esku-hartzea behar denean hotza instalatzeko.

* Gas naturalaren, propanoaren edo butanoaren konexioen edo instalazioen hartuneak egitea edo baliogabetzea, eta isuriak egiaztatzea.

* Suburuak, ke-erauzgailuak, termoak, galdarak, harraskak, txorrotak, aire girotua eta berokuntza instalatzea.

* Altzari edo kit berriak muntatzea edo lehendik daudenak aldatzea, produktua jartzeko.

Muntatze-taldeak produktuaren oinarrizko prestazioak azalduko ditu.

* GARBIKETA: konexioa, ohiko programak (laburra, luzea eta zentrifugazioa), garbigarria eta tenperatura, uraren sarrera eta irteera probatzea, eta atea irekitzea.

* HOTZA: konexioa, termostatoa zeron dagoela beheko altzariak berrikustea, garbiketa eta usainak, hozte-termostatoak, izoztea, superizoztea eta alarma.

* Oharra: behin betiko tokian jarri eta gero, hotz-tresna bertikalek egonean egon behar dute denbora-tarte batez, martxan jarri baino lehen.

* SUKALDEA: konexioa, suak eta grafikoak, sukalde-gaineko aginteak, labearen argia eta erlojua eta blokeoak (digitalak).

Bezeroak hala eskatu badu, muntatze-taldeak ordeztu den produktu erabilia eramango du.

EROSKIk bere eta besteren cookieak erabiltzen ditu. Gure cookie-politika berariaz onartzen baduzu, edo orrietan nabigatzen eta hainbat atal eta menutara sartzen jarraitzen baduzu, baiezko ekintza horren bidez cookieak instalatu eta erabiltzea onartzen duzu. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

XCerrar aviso de cookies