Eduki nagusira joan

Nire kontua

1. Nola erantsi dezaket bidalketa-helbide bat?

Eskaera zuri eraman ahal izateko, helbide bat eman behar diguzu behintzat. Hala ere, horrez gain, 3 emate-helbide izan ditzakezu zure kontuan, eta erosketa bakoitza zer helbidera eramatea nahi duzun aukeratu.

Helbideekin lotutako guztia zure kontuaren “nire datuak” atalean aurki dezakezu. Erregistratzean jartzen duzuna helbide nagusitzat gordetzen da, eta berri bat gehitu nahi baduzu, dagozkion laukiak betetzea besterik ez duzu egin behar. Ikusiko duzunez, kokapenari buruzko oharrak ere jar ditzakezu, zure etxera heltzea zaila dela uste baduzu. Hori lagungarria izango da banatzailearentzat, eta, horrela, eskaera garaiz iristen zaizula bermatuko dugu.

2. Nola berreskura dezaket nire pasahitza?

Ez baduzu pasahitza gogoratzen, pasahitza sartzeko atalean, “pasahitza ahaztu duzu?” Esteka aurkituko duzu. Bertan klik eginez gero, zure posta elektronikoa adierazteko eskatuko dizugu, pasahitza bidaltzeko. Segurtasunarengatik, pasahitz berria bidaliko dizugu; baina nahi duzunean alda dezakezu.

Gogoratu pasahitza nahi bestetan alda dezakezula, “nire datuak” atalean sartuz.

3. Nire e-mail helbidea alda dezaket?

E-maila nahi beste aldiz alda dezakezu. “nire datuak” atalean sartu, eta erregistratzean emandako informazio guztia ikusiko duzu bertan. Nahi duzuna alda dezakezu.

4. Nola harpidetzen naiz berripaperera?

Ez ezazu gure berripapera galdu, EROSKI online guneari buruz interesatzen zaizun guztiaren berri izango duzu.

Sasoiko produktuen berri ematen dizugu, errezeta gozo-gozoak prestatzeko ideia berriak erakutsi, eta, gainera, gure sustapenak, deskontu esklusiboak, sorpresak... Ezagutzen dituen lehena izango zara.

Harpidetzeko, bi aukera dituzu: erregistratzeko unean betetzen duzun inprimakian, berripaperera harpidetzeko aukera hauta dezakezu, edo dagoeneko erregistratuta bazaude, nire EROSKI barneko “nire datuak” atalean dagokion aukera hautatu.

Arrazoiren batengatik harpidetza utzi nahi baduzu, nire EROSKI barruko “nire datuak” atalean aktibatutako laukia desmarkatu, eta ez duzu berriz jasoko.

5. Faktura elektronikoa eska dezaket?

Eskaera entregatzean eskaera-datuen albarana ere entregatuko zaizu, eta autonomo edo enpresa gisa BEZa aitortzeko faktura behar baduzu, eskaeraren berrespen-pantailan faktura nahi duzun galdetuko zaizu eta faktura bat atxikiko zaio entregari BEZa banakatuta.

6. Zer abantaila ditut EROSKI club txartela erabiltzeagatik?

Gure establezimendu fisikoetan bezala, EROSKI club txartelarekin bazkideentzako eskaintzen dirua eta Travel Club puntuak meta ditzakezu EROSKI online gunean ere. Bi saldoak online erosteko erabil daitezke. Halaber, puntuak Travel Club katalogoko bidaiekin eta opariekin truka ditzakezu. Bazenekien erosketetan gastatutako 10 € bakoitzeko 4 puntu irabazten dituzula*?

Gainera, EROSKI online gunean EROSKI club txartela duten bezeroentzako egindako eskaintza esklusibo guztiez gozatuko ahal izango duzu.

Nahikoa duzu lehenbiziko aldiz erregistratzen zarenean EROSKI club txartelaren datuak inprimakian sartzea eta/edo “Nire datuak” atalean jasotzea. Zure erosketa guztietan saldoak metatzen joango zara.

Zure EROSKI erosketekin lortutako puntuak zure EROSKI club kontuan sartzen dira, erosketa egin eta astebetera gutxi gorabehera. Sustapen bat bada, puntuak sustapenaren indarraldia amaitutakoan esleituko dira.

Zure EROSKI club txartela online erosteko erabiltzailearekin lotzearen beste abantaila bat da EROSKIn azken 3 hilabeteetan erositako produktu guztiak agertuko direla “Nire gogokoak” atalean.

Oraindik EROSKI club txartela ez baduzu, hemen doan eska dezakezu.
*5.000 puntuko muga aste eta establezimendu bakoitzeko.
Gainera, EROSKI online gunean EROSKI club txartela duten bezeroentzako egindako eskaintza esklusibo guztiez gozatuko ahal izango duzu.

EROSKIk bere eta besteren cookieak erabiltzen ditu. Gure cookie-politika berariaz onartzen baduzu, edo orrietan nabigatzen eta hainbat atal eta menutara sartzen jarraitzen baduzu, baiezko ekintza horren bidez cookieak instalatu eta erabiltzea onartzen duzu. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

XCerrar aviso de cookies