Eduki nagusira joan

Ordaintzea eta itzultzea

1. Zer metodo daude ordaintzeko?

Partikularren kasuan, kreditu- eta zordunketa-txartelak onartzen ditugu soilik.

2. Zer txartel onartzen dira?

Kreditu- eta zordunketa-txartelak onartzen ditugu. Hona hemen ordainketa egiteko erabil daitezkeen txartelak: visa, visa electron, mastercard, maestro eta american express.

Jakina, EROSKI kreditu-txartelekin ere ordain dezakezu, berehalakoan edo ordainketa geroratuetan, txartela kontratatzean aukeratu zenuen metodoaren arabera.

Eskaerak ezin dira pin zenbakia behar duten maestro txartelekin ordaindu (50 zenbakiarekin hasten dira).

2.a Zer da EROSKI kreditu-txartela? Zer abantaila ditu?

EROSKI club Mastercard txartel bat da, eta abantaila ugari ematen dizkizu EROSKIn erosteko unean.

-Bizitza osorako doakoa da.

-Mundu osoko 24 establezimendutan baino gehiagotan eta 1 milioi kutxazainetan baliozkoak dira.

-EROSKI hipermerkatuen, EROSKI center supermerkatuen eta EROSKI city zentroen kutxazainetan dirua eska dezakezu, eta baita kutxazain automatikoetan ere, 300 €-ko mugarekin egunean.

-Finantzazio bereziak izango dituzu gure EROSKI hipermerkatuetako etxetresna elektrikoen, azokaren eta ehun-gaien ataletan.

-Sustapen eta deskontu esklusiboak gure EROSKI establezimenduetan

-Hobariak eta zozketak.

-Ordaintzeko erraztasunak izango dituzu, EROSKI barruan zein kanpo. Zuk aukeratzen duzu: berehala ordaintzea, hilero ordaintzea edo ordainketa berezia kuota finkoekin.
Oraindik txartela ez baduzu eta lortu nahi baduzu, hemen doan eska dezakezu

3. Segurua da EROSKI online webgunean ordaintzea?

EROSKI online gunean, hasieratik, gure lehentasun nagusietako bat izan da bermea eta segurtasuna eskaintzea bezeroekin egindako transakzioetan. Horregatik, erosketa gure online dendan egitea hozkailua betetzeko modurik azkarrena, erosoena eta fidagarriena da.

Gure merkataritza elektronikoko sistema zerbitzari seguru batean ostatatuta dago, ace-ziurtagiri elektronikoko agentziak ziurtatutakoa. Modu horretara, informazio konfidentziala segurtasunez bidaliko da, ssl (secure socket layer) datuen zifratze-sistema aurreratuari esker.

4. Nire izenean ez dagoen txartel batekin ordain dezaket?

Ordaintzeko erabili den txartelaren titularrari emango zaio eskaera. Segurtasunarengatik, emateko unean, erregistratzean emandako ifz eta ordainketa egiteko erabili zenuen txartela eska ditzakegu.

Hirugarren bati (adinez nagusia, betiere) eskaera jasotzeko eta emate-agiria sinatzeko baimena emanez gero, bezeroarena izango da erantzukizuna.

5. Noiz zorduntzen da ordainketa zure bankuko kontuan?

Eskaera ematen den egunean bertan egiten da ordainketa. Horren ostean itzultzerik badago, dirua zure kontura itzuliko dizugu.

6. Online prezioa hipermerkatuetako eta supermerkatuetako prezioaren berdina da?

Online supermerkatuko produktuen prezioak zure eskaera prestatzen duen dendaren berdinak dira beti.

7. Zein da itzulketen politika?

Egindako erosketarekin erabat ados ez bazaude, dagozkion produktuak itzul ditzakezu, eta egiaz burututako erosketaren zenbatekoa itzuliko dizugu.

Aurrez adierazitakoaz gain, kontratuari uko egiteko eta/edo hura deuseztatzeko eskubidea duzu, erositako ondasunen izaerarengatik kontratua gauzatzea ezinezkoa bada. Halaber, jasandako kalteak erreklamatzeko aukera ere baduzu.

Bezeroak osorik edo partzialki uko egin diezaieke EROSKI online gunean egindako erosketei, justifikatu beharrik gabe, eta gehienez ere 14 egun naturaleko epea dauka horretarako.

Uko egiteko eskubidea gauzatzeko, kontratuari uko egiteko erabakia jakinarazi beharko duzu adierazpen argi baten bitartez (adibidez, ohiko posta edo helbide elektroniko bidez bidalitako gutuna), helbide honetara:

EROSKI, s. Coop. Kooperatiba
(izen komertziala: EROSKI)
EROSKI onlinesan agustin auzoa z/g
48230 elorrio, bizkaia
telefonoa: 902.100.441
posta elektronikoa: compraonline@EROSKI.es
euskadiko kooperatiben erregistroko kooperatiba sozietateen eta beste enpresa-taldeen inskripzio-liburuan erregistratuta, 1.812 orrian, 1. Idazpenean, 2003.0.088 inskripzio-zenbakiarekin.

Uko egiteko inprimakiaren eredua erabil dezakezu, zerbitzuaren baldintza orokorren ataleko 5. Puntuan agertzen dena, webgunearen beheko partean.

8. Nola itzul ditzaket produktuak horiekin gustura ez banago?

Zure erosketarekin pozik gera zaitezela nahi dugu, eta, horregatik, jasotako produkturen bat nahi ez baduzu, banatzaileari itzul diezaiokezu.

Banatzaileak ez badu produktua jaso, zure helbidera joango gara jasotzeko.

Eskaera dendan jasotzeko egin bazenuen, eman ezazu jaso zenuen dendan, bilgarri osoarekin.

Erosteko erabili zenuen ordainbide beraren bitartez itzuliko dizugu dirua. Produktua erosketaren tiketarekin batera eta jatorriko bilgarrian eman behar duzu soilik.

9. Zer gertatzen da jasotako produkturen bat egoera txarrean badago?

Jar zaitez harremanetan bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin, eta azal iezaguzu zein den arazoa. “gure konpromisoak” atalean irakur dezakezun bezala, erabateko asebetetzea bermatzen dizugu. Ziur egon zaitezke zure arazoari irtenbide azkarra emango diogula.

10. Zer egin behar dut hondatuta edo irekita dagoen pakete bat jasotzen badut?

Hondatutako edo manipulatutako pakete bat jasotzen baduzu, ez ezazu onartu eta, mesedez, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara, paketearen egoera eta eskaera-zenbakia jakinarazita: compraonline@eroski.es. Ahal baduzu, erantsi eskaeraren egoerari buruzko argazkiren bat. Bilgarria ireki ondoren produktua hondatuta dagoela hautematez gero, eman iezaguzu egoeraren berri kanal beretik. Gainera, harremanetarako telefono bat duzu eskura (944 050 514).

Erositakoarekin pozik geratu ez bazara, 14 egun naturaleko epea duzu produktua itzultzeko, eskaera jasotzeko egunetik zenbatzen hasita.

11. Zer gertatzen da nire eskaerako produkturen bat dendan eskuragai ez badago?

Hipermerkatura zoazenean gertatzen den bezala, batzuetan ez ditugu katalogoko produktu guztiak; baina ez zara horregatik nahi zenuen hori gabe geratuko. Zure eskaera prestatzean produkturen bat eskuragai ez badago, antzeko kalitatea edo kalitate hobea duen beste batekin ordeztuko dizugu, zuk kontrakorik adierazi ezean. Era berean, hautatu zenuen produkturen bat dendetako batean eskuragarri ez badaukagu, ezta antzeko ezaugarriak dituen beste bat ere, dei egingo dizugu, proposamen bat egin eta kostu berriaz informatzeko.

12. Faktura elektronikoa eska dezaket?

Eskaera entregatzean eskaera-datuen albarana ere entregatuko zaizu, eta autonomo edo enpresa gisa BEZa aitortzeko faktura behar baduzu, eskaeraren berrespen-pantailan faktura nahi duzun galdetuko zaizu eta faktura bat atxikiko zaio entregari BEZa banakatuta.

EROSKIk bere eta besteren cookieak erabiltzen ditu. Gure cookie-politika berariaz onartzen baduzu, edo orrietan nabigatzen eta hainbat atal eta menutara sartzen jarraitzen baduzu, baiezko ekintza horren bidez cookieak instalatu eta erabiltzea onartzen duzu. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

XCerrar aviso de cookies